Luis Murugarrenek dioenez 1669. Urtekoa da ermita honen gainean dokumentuetan dagoen lehen aipamena.
Luis Martinez de Isastik 1625ean idatzitako "Compendio Historial" izeneko liburuan ez da aipatzen.
Pentsatzekoa da, beraz, XVII. mendearen bigarren erdian eraiki zuela. "La otra Guipúzcoa" izeneko liburuan, Iñaki Linazasorok datu hauxe eman digu: herri tradizioaren arabera, Larraitzeko ermita garai hartantxe egin zela, Ameriketan dirutza handia egina zuen Francisco de Zubeldiak, Abaltzisketako semea berau, emandako diruarekin. 1742. urtean berregin zutela ere esaten du Linazasorok
Nolanahi ere, lehen ermita hartatik ezer gutxi gelditzen da gaur egun, 1970ean egindako eraberritze eta handitze obren ondorioz eraikin berri bat bihurtu bait da azkenean.
Oinplano errektangularreko nabe bakarra duen eliza, errektangularra ere den abside batez luzaturik. Ekialdeko horman sakristia atxekita dauka. Mendebaldeko fatxadan arkupea. Manposteriazko horma zarpiatuak, eskantzuetan eta leiho-ate uztaietan kareaitz-landuak dituztela.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Hezetasuna kentzeko eta ermitako hormen paramentuak atontzeko, bai kanpoaldetik bai barrukaldetik, zenbait lan egin dira auzolanean.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1989ko Plana: 1.350.000 pta.