Baseliza honen izenaren inguruan eztabaidarik izan ez dadin, esan dezagun L. Murugarrenen arabera 1562. urtean San Juan Bautista de Etxabarri izena zuela, 1653an Aingeru Goardakoa, 1662 Salluente eta 1910ean San Blas. Baliteke erdi aroan Andra Mariaren baeliza izana ere izatea. Behintzat jatorriz baseliza honetakoa zen gaurregun parroki elizan dagoen Andra Maria. Dena den, herrian Salluente deitzen zaio egun.
Baseliza txiki bat da, oinplano errektangularrekoa. Hiru isurkiko teilatua du eta teilatutik gora dorre karratu bat du, zurezko egitura duena. Portadan arku zorrotzeko sarrera du, hiru arkibolta eta kapitel korritua dituena eta XIII. mendekoa izan daitekeena. Barruan hiru aldare barroko daude. San Blasi, San Joan Bataiatzaileari eta San Lorente edo "Salluente"ri eskainika. Lurrean hareharizko lauzak ditu, eta azpian lau hilobi igarri daitezke. Korua, sakristia, pulpitua eta bataio-harria kontserbatzen ditu. Itsatsita eraikin lagungarri bat du.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Barrutik nahiz kanpotik zaharberritzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1992ko Plana: 4.000.000 pta.
1993ko Plana: 1.300.000 pta.