Oinplano errektangularra eta bi isurkiko estaldura. Bi oin eta ganbara. Manposteriaz eta silarriskaz eginiko homatzarrak kanpoaldean, 1,20 m. lodieran. Ezaugarri gotikoko baoak; dobelarriez eginiko arku zorrotzeko atea eta gezi-leihoak.
Oinplanoaren itxura eta neurriak, bere hormek dituzten lodiera eta egitura eta baoen ezaugarriek direla eta, esan daiteke baserri honek Erdi Aroan duela jatorria.
Aintzina famili handi baten dorretxea izana baliteke; famili hori Oñatiko Lazarraga izan liteke, zeren duela gutxi arte haren ondorengoak bertako nagusiak izan bait ziren.
Eraikin hau Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Orokorrean sartuta dago. 1998ko ekainaren 20ko Eusko Jaurlaritzaren Ebazpena.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Zurezko egitura sendotzea eta estalduran zenbait konponketa egitea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1987ko Plana: 2.000.000 pta.
1992ko Plana: 700.000 pta.
2004ko Plana: 15.000 €