Oinplano errektangularra eta bi isurialdeko estalkia dituen eraikina. Bi solairu eta ganbara ditu. Hormak harlangaitzezkoak dira, izkinetan harlanduak dituztela, eta zurezko bilbadura besoduna dauka fatxada nagusian. Sarrerako ateak dintelarria dauka. Lehenengo solairuan zurezko leiho-ertzen lerro polita dauka.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkia birgaitzea eta fatxadako hormak sendotzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2001eko Plana: 1.500.000 pta.