gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 25, osteguna

 

select * from iglesias where id = '144'

SAN MARTIN

Irudia

Ataunen San Martin eliza bat bazela agirietan jasota dagoen arren XIV. mendeaz gero, gaur eguneko eliza XVI. eta XVII. mendeetan lehengoa berregin eta handitu izanaren ondorio da. Estilo errenazentista nabari du sendotasunean eta bao gutxi duelako.
Eliza honen berezitasun bat aurrez aurreko bi abside dituela da. Seguru asko aldareko absidea ekialdera izango zuen lehen eta, XVIII. mendearen lehen erdian gaurko egunean presbiterioa eta erretaula dituen absidea egingo zuten, lehengo orientazioa aldatuta, mendebaldera begira.
Dorrea 1730 inguruanegin zuen Domingo Bernardo Abaria hargin maisuak, eta korua 1750etik 1752ra Frantzisko Ignazio Auzmendi ataundar harginak, Ignazio Iberok emandako trazadurari eta argibideei jarraiki.
Portada neoklasikoa 1833an egina da.
Oraindik orain bertako organo barroko berezia zaharberritu da

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estaldura berritzea, zurezko egitura sendotzea, barruko aldera berrikuntzak egin eta erretaulu nagusia eta beste altzariak restauratzea. Organo barrokoaren garbiketa eta puntuan jartzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1998ko Plana: 5.000.000 pta.
1999ko Plana: 16.000.000 pta.
2005eko Plana: 120.000 €
2006ko Plana: 180.000 €
2007ko Plana: 430.000 €
2008ko Plana: 5.000 €


ATAUN

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net