Agauntza ibaiaren ezkerreko aldean dago. Iturrizako presako urak hornitzen du. Instalazio honi buruzko lehen erreferentzia idatziak 1420koak dira. Gaur egun, bi harriko errota batek eta hari atxikita dagoen zerratokiak osatzen dute multzoa, zerratokiak ere energia hidraulikoa erabiltzen baitu bere makineria martxan jartzeko.
Eraikin hau Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Orokorrean sartuta dago. 2003ko uztailaren 24ko Eusko Jaurlaritzaren Ebazpena.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Eraikina, haren ingurunea eta errotaren eta zerratokiaren azpiegitura hidraulikoak birgaitzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1999ko Plana: 1.750.000 pta.
2000ko Plana: 1.000.000 pta.
2002ko Plana: 28.500 €
2004ko Plana: 60.000 €
2005eko Plana: 60.000 €