Azken berriztaketa XVI. mendearen lehen zatian Pedro de Zuazola jaunak egina izan liteke. Hau Carlos V Enperadoreren diruzaina eta idazkaria zen, Azkoitiko Idiaquez leinu haundidun familiako Maria de Idiaquez-ekin ezkondua.
Eraikuntzaren goi solairuetan ez zen harririk erabil, eskualde honetako beste eraikuntza batzuetan ere ikusi den korronte bat jarraituaz, esate baterako Loyolako oinetxe edo Antxietaren etxean bezala, batez ere adreilua erabili zen, mudejar estiloan.
Historiako urte gertuagoetan, eraikuntza honi Larraspuru etxea deitu zitzaion.
Gertaldi modura aipagarria da, mende honetan, etxebizitzatan bihurtuta, pelotari familia ospetsu baten, Atanotarren etxebizitza izan dela.
1964ko Urtarrilaren 17ko Ministeritza-Agindu batek jauregi hau Probintzia mailako interesdun Monumentu Historiko-Artistiko izendatu zuen.
Oinplano aglomeratu eta hiru altuerako jauretxea, atzekaldean eraikin batekin.
Edifizioaren abierako murruak, lehen oinaren parerainokoak, hareharrizko harlangaitzezkoak dira eta bao gotiko batzuk erakusten dituzte.
Goiko oinetako itxidurak berriz adreiluzkoak, arku, moldura, karel, erlaiz, etac. Ekin dekoratua mudejar estilora.
Sarrera-oineko atartea gailentzen da, bola batzuekin dekoratutako hareharrizko pilareetan irozotzen diren adreiluzko erdi-puntuko arkudurekin irekitzen dela.
Galeria itxurako arkuteria hau errepikatu egiten da goiko bese bi oinetan ere, non arkuak beheratuak bait dira, eta horietako zenbait takatuak gainera.
Barnealdea oso narriatua aurkitzen da, eta bertako zerbait azpimarratzekotan, sarrerako behebarruak eta estalkiaren zurezko egiturak merezi lukete.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, 1964ko urtarrilaren 17ko Ebazpenez.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Edifizioaren teilatuko zurezko egituraren sendatzea eta konpontzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1983ko Plana: 5.500.000 pta.
1984ko Plana: 4.500.000 pta.
1998ko Plana: 3.000.000 pta.
2008ko Plana: 18.000 €