gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 25, osteguna

 

select * from iglesias where id = '153'

SANTA KRUTZ (MONJA BRIGIDAK)

Irudia

Komentu honen sorrera bultzatu zutenen artean inportanteenen bezala Maria Ignacia Hurtado de Mendoza Anderea, Jauroso oinetxea, ageri da; eta sorrerak arazo ugari izan zituen. Eliz agintariek eta agintari zibilek ausarkeritzat jotzen zuten proiektua aurrera eramatea, eraikuntza egiteko eta etorkizuneko iraupenerako bitarteko ekonomikoak urriak zirela bait zioten.
Ahalegin ugariren ondoren, eraikuntza lanak hasi ziren Peñaflorida Kontearen familiartekoek emandako lurretan, Santa Kruz Ermitaren aldamenean eta pertsona askoren diru laguntzarekin hasi ere; haun artean aurkitzen ziren Peñafloridako Konteak, Idiaquez familia, San Millango Markesa etab... eta baita Maria Ignacia Anderearen ondarearen laguntzarekin ere. Lanak 1690 urte inguruan amaitu ziren.
Lehen fasean, Komentuak gorputz bakar bat zuen, ondoren bigarren zatia gehitu zitzaion.
Iruiñeako Gotzaiak 1691ko Martxoaren 19an eman zuen Komentua sortzeko baimena.
Urte bereko Martxoaren 27an Loiolara iritsi ziren Lasarteko Komentutik zetozen lau sortzaile, hurrengo bi egunetan Floreaga Jauregian egon zirelarik.
1691ko Martxoaren 30ean, eta zeremonia sonatu baten ondoren, Santa Kruz Komentu berriaren jabe egin ziren.
Patioan daukan plaka oroigarri batetan esaten da leku honetan bildu zirela Gipuzkoako Batzar Nagusiak XVIII. menderarte.
Komentua bera oinplano angeluzuzenekoa da, lau estaiarekin; kanpoko hormak harlangitzezkoak ditu eta kantoiak eta baoen azpadurak harlanduzkoak.
Erdi-puntuko hiru arkurekin mugatutako eliz ataritik, tenplura sartzen da. Gurutze latinezkoa da hau, abside kurbatuarekin eta oinaldean korua daramala. Gurutzadura izugarrizko ganga kpatu batek estaltzen du, eta hau, bere aldetik, murruei eratxekitako kapitel barrokodun koloma batzuek eusten dieten erdi-puntuko arkuetan irozotua dago.
Bapatean nabaritzen den gauza bat, bere barnealdearen itxura atsegina da, bere proportzioen ederrarengatik eta apaindura saiatuagatik eta bere paramentu bertikal, ganga, solairu, etab.en akaberarengatik.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Elizaren teilatua berriztatzea eta barruko aldera birgaitzea. Apaiz etxeko teilatua konpontzea. Patio aldeko hormaren drenajea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1986ko Plana: 3.600.000 pta.
1990eko Plana: 6.000.000 pta.
1994ko Plana: 1.000.000 pta.
2008ko Plana: 16.000 €
2011ko Plana: 8.963,49

AZKOITIA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net