Trazadura karratua eta lau isurialdeko teilatua ditu baserri honek. Beheko oineko hormak harrizkoak dira, izkinetan harlandua dutela, eta goiko oinak adreiluz eginak, XVI. mendeko ate dobeladun arkuzorrotza eta arku konopialeko arkuzorrotza eta arku konopialeko bao txiki bat jatorrizkoak ditu.
Etxe honetatik gertu San Joan ermita zena zegoen eta, seguru asko horri zor dio izena baserriak, zeren 1604ko Azkoitiko erroldan Mirafloresko dorretxe bezala izendatua baitago.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Teilatua zaharberritzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1998ko Plana: 1.300.000 pta.