Oinplano errektangularra eta bi isurialdeko teilatua dituen eraikina. Bi solairu eta ganbara ditu. Harrizko hormak. Fatxada nagusiak pieza bakarreko pilarez eginiko zurezko egitura ederra dauka. Baliteke XVI. mendekoa izatea, eta ondo kontserbatzea ziurtatzeko, hainbat lan egin zaizkio. Barnealdean jatorrizko egituraren zati bat bere horretan dauka oraindik, habe luzeko dolarearen zati batzuk barne.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Zurezko egitura sendotzea eta fatxada nagusia zaharberritzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1999ko Plana: 900.000 pta.