gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 25, osteguna

 

select * from iglesias where id = '170'

SOREASUKO SAN SEBASTIAN

Irudia

Euskal gotiko edo gotiko-errenazentista izeneko estiloko eredu bikaina dugu eliza hau. Oro har kalitate arkitektoniko haundikoa da baina erretaulak, eskulturak, pinturak eta gainerako elementu higigarriak ere oso aberatsak ditu barruan.
Konpontzeko premiarik haundiena zutenen artean oso balio haundiko batzuk zeuden, adibidez Pietateko erretaula errenazentista, XVI. mendekoa, eta Sortzez Garbiaren eta Atariko Andre Mariaren mihise barrokoak, biak XVII. mendekoak.
Bakardadeko Amaren kapera elizako nabetik kanpo dago, sakristiaren eta elizaren beraren artean. Lanak esku-hartze arkeologiko batekin hasi ziren, orduan agerian geratu baitziren Erdi Aroko nekropoli bat eta kanpaiak galdatzeko bi laberen hondarrak. Aztarnak interesgarriak direla eta, museo modura beirazko gainazal batetik ikusgai ipini dira.
Esku-hartze haren ondoren paramentuak garbitzen hasi eta estilo errenazentistako grisaila bat, XVI. mendean egina eta kaperako pareten gainazal guztia estaltzen duena, aurkitu zen. Zaharberritu dira bi erretaula (barrokoa bata eta neoklasikoa bestea) eta kaperaren arkitekturaren gainerako egiturak ere.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren 1984ko uztailaren 17ko 265/1984 Dekretuaren bidez.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Erretaulak zaharberritzea eta Bakardadeko Amaren kapera erabat zaharberritzea, ikerketa arkeologikoaren programa, aztarna arkeologikoak balioztatzea eta horma-irudiak zaharberritzea barne.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1992ko Plana: 2.000.000 pta.
1993ko Plana: 8.500.000 pta.
2002ko Plana: 4.500 €
2003ko Plana: 100.000 €
2004ko Plana: 400.000 €
2006ko Plana: 100.000 €


AZPEITIA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net