gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 22, igandea

 

select * from iglesias where id = '174'

PURISIMA CONCEPCION (FRANTZISKOTARRAK)

Irudia

XV. mendearen azkenaldean, Maria López Enparanek eta Ana Urangak, gaurregun desagertua dagoen Elormendiko San Pedro baselizan serora zirenek, Frantziskotarren Ordenako serorategi bat sortzea erabaki zuten.
Mojatarako botuak egin eta gero Maria López Enparanen gurasoek utzitako etxe partikular batean jarri ziren. Denbora igaro ahala inguruko etxeak eta baratzak eskuratu zituzten eta lehenengo komentua osatu zuten.
Komunitatekoak 1529ean edo herriko harresitik kanpo orube bat erosi eta komentu berria egiteko asmoa azaldu zuen arren, 1567an eman zien komentua egiteko baimena Diego Ramírez Sedeño Iruñako apezpikuak.
Proiektuaren egilea seguru asko Fray Miguel Aranburu arkitekto frantziskotarra izango zen. Hargina Martin Armendia maisua izan zen eta arotzak, berriz, Juan Errasti eta Juan Azpiazu.
XVI. mendearen azken aldean Pedro eta Gracián Egaña hargin maisuek klaustroa eraikitzeko lana hartu zuten beren gain, eta Martin Garmendiak arotz eta igeltsero lanak hitzartu zituen. 1605 aldean bukatu zituzten lanak.
Eliza gurutze latinoko oinplanoak egin zen. Nabean kainoi-gangak ditu eta gurutzaduran kupula. Planoen egilea Fray Miguel Aranburu izan zen eta eraikitzaileak Martin Garate eta Juan Larrar harginak. Eraiketa 1633an hasi eta 1677an bukatu zen, zabalik urriaren 4an geratu zelarik.
Gaur dagoen erretaula nagusia XVIII. mendearen erdi aldekoa da eta Ignacio Iberok egina da. 1751n klaustroko arkuak itxi ziren.
Gaurregun bai komentua bera bai eliza oso ondo zainduta daude moja frantziskotarrek egunero eskaintzen dioten arretari esker.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estaldura eta dorrea errestauratzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1994ko Plana: 5.000.000 pta.
1995eko Plana: 550.000 pta.
1996ko Plana: 4.500.000 pta.


AZPEITIA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net