Oinplano errektangularra eta bi isurkiko estaldura. Euste-egitura zurezkoa. Kanpoaldean manposteriazko itxidura kareztatuak daude eta fatxadetan zurezko bilbea agerian.
Fatxada horien goikaldean oholezko itxidurak daude.
Baserri honen jatorria XVII. mendean dagoela esan daiteke; orduz gerotik aldaketa handirik ez du izan ez barneko itxuran ezta kanpoaldekoan ere.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Eraikina bere osotasunean zaharberritzea, zurezko egitura eta lau fatxadetako bilbeak dauden bezala gordez.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1990eko Plana: 2.000.000 pta.