URTEGIA:
1983ko Abuztuan Euskadik jasan zituen uholdeen ondorioz, interes handiko aurkipen arkeologiko bat egin zen.
Oria ibaiaren puntu batean, Iartza inguruan, erdi-aroko oinetxe eta antzinako olaren kondarrekin, uren indarrak agerian utzi zuen egurrezko estruktura ikusgarri bat, eta hau erdiaroan olan erabiltzeko ibaiko ura biltzen zuen urtegi bati zegokion.
Aurkipen honek interes etnografikoaz gain, burdinaren aintzinako lanketa teknologiaren testigu izateagatik, balio historiko eta akeologiko handia ere bazuen, XV mendean Iartzako jaurgoak izan zuen garrantziiarengatik.
Erdi-Haroko gure teknologiaren adibide bakarra den hau kontserbatzeko zeuden aukera desberdinak banan banan eta zehatz azterturik, pieza guztiak eskuratzea erabaki zen azkenik, eta banan banan desmontatu aurrerago leku eta baldintza egokietan muntatu ahal izateko.
Gaur egun gordeta daude, Iartzako oinetxean bertan edo inguruan eraikiko diren instalazioetan berriro muntatu zai.
Urtegi hau ezin baldin bada bere osotasunean berreskuratu izan ere, esan daiteke bere sostengu oinarria oinplano angeluzuzenekoa zela, gutxi gorabehera 22 x 10 metroko azalera eta guztira 4,50 metroko altuerako neurriekin.
Ibaiaren albo banatara kokatzen ziren bi istributan irozotzen zen.
Azpia bera, ibai-uren norabideari jarraiki bata bestearekiko paraleloan atondutako zurezko habetzan handizko multzo batek osatzen zuen.
Eta horiekiko perpendikularrean, eta sareska bat eratuz, beste habetzan-sail bat ageri zen beheragoko mailako habeei zurezkok larako batuekin mihiztaturik.
Sistema hori horrlaxe errepikatzen zen zazpi mailataraino, non egituraren piezak pixkanaka-pixkanaka bata bestearen ondoren jarriz bait zihoazen, harik eta triangelu zuzenaren tankerako sekzio batean amaitu arte.
Egitura mailakatu hori, egitura-euskarriari iltz edo larako batzuez jositako ohoitzarrezko forru moduko batean ixten zen bere alde laprana. Ohoitzarrak ur-korrontearen norabideari jarraituz ipinita zeuden eta beren junturak landare-zuntzez iztupatuak zeuden.
SUBENTZIONATUTAKO LANAK
Egitura osatzen zuten pieza guztien berreskuratzea eta desmuntatzea, arkeologiazko metodologiarekin. Indusketa arkeologikoa, zaharberritzea eta sendotzea. Zurezko presaren garraioa eta muntaia.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1984ko Plana: 1.021.420 pta.
2005ko Plana: 79.825 €
2006ko Plana: 600.000 €
2011ko Plana: 125.000 €