Oinplano aski kuadrangularra duen eraikina, alde guztietan libre eta erdiko patio edo etxarte ireki baten inguruan bi altueratan antolatuta dagoena. Bi isurkiko estaldura, gailurra fatxadarekin paralelo duela eraikinaren lau aldeetan. Dobelarriz eginiko erdipuntuko ate batetik du sarrera. Zenbait atal gotiko ditu oraindik; ate zorrotzak, erdibitutako leihoak, gezi-leihoak, e. a.
Ondasun ugari zituen Yartzako famili horrek gogoz hartu zuen parte XV. Mendena izandako ahaide nagusien arteko burrukaldietan, oinaztarren alde, hain zuzen ere.
Burruka horiek amiatutakoan jauregi bihurtu zuten Yartzako dorre-etxea.
1919. urtean betiko bukatu zen Yartza jauretxea, Granada de Egako Dukeak zituen lur guztiak saltzea erabaki bait zuen urte hartan.
Jauretxeko eraikin eta lantoki batzuk betiko galdu badira ere, jauretxeko multzoaren erdimuina deitu genezaiokeena zutik dago oraindik: jauregia, Dolarea etxea, olaren hondakinak, errota, XVI: mendeko zurezko presa, zubia, ermita, e. a.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren 2000ko urtarrilaren 25eko 14/2000 Dekretuaren bidez.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estaldura konpontzea, kanpoko hormak sendotzea eta hezetasuna kentzea eta paramentuak eta patioa tratatzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1988ko Plana: 6.000.000 pta.
1997ko Plana: 3.000.000 pta.
2000ko Plana: 2.000.000 pta.
2007ko Plana: 800.000 €
2010eko Plana: 350.000 €