gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko azaroak 23, larunbata

 

select * from iglesias where id = '191'

GARINGO SAN SEBASTIAN

Irudia

XVI. mendean eliza hau dagoeneko bezala jakina den arren, egoeraren eta konponbeharren berririk ez dugu hurrengo mendera arte. Iruñeko apezpikuak 1633an eta 1647an egindako bisitetan, behin eta berriz aipatua dago horma eta estalkiek lehenbailehen konpondu beharra zutela. 1660an eliza "konponketa askoren beharrean eta bertan behera erortzeko arriskuan" zegoen, eta eraikina handitu, hormak goratu eta koru berria egiteko agindu zuten. Lan horiek Migel Abaria harginari eman zizkioten eta ez zituen bukatu 1675 arte.
XVIII. mendean eliza honek aldaketa handiak izan zituen. 1781ean handitzeko baimena eman zioten eta 1784an Frantzisko Ibero arkitektoak 390 erreal hartu zituen "Beasainen sakristia berria egiteko eta Garingo eliza handitzeko marrazkiengatik". Egia esan, lehengo leiza berriro egitea izan zen hura ia, zeren lehengo hormak berak ere botatzea agindu baitzuten, meheak zirela eta. Eliza berregiteko lanetan Manuel Balda, Juan Antonio Usabiaga eta Martin Antonio Izagirre aritu ziren. 1786an, Frantzisko Iberok 33.9947 errealetan balioetsi zituen lan horiek guztiak.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estaldurak konpontzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1997ko Plana: 3.500.000 pta.


BEASAIN

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net