Oinplano errektangularra duen eraikina, beheko solairuko pasabide baten bitartez bi espaziotan banatua: zati bat San Andres ermitari dagokio eta bestea, berriz, antzinako komentu bati. Ermitari dagokion zatiak oinplano errektangularra du, zurezko teilatu laua dauka eta harri luzituzko hormak ditu. Beste atalak, ermitarena baino zaharragoa denak, zurezko eta adreiluzko bilbadurak dauzka.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren 2000ko urtarrilaren 25eko 14/2000 Dekretuaren bidez.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkia birgaitzea eta hormak sendotzea. Baserriaren estalkia zaharberritzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1999ko Plana: 4.500.000 pta.
2007ko Plana: 9.000 €