Oinplano errektangularra eta bi isurialdeko estalkia dituen eraikina. Harri hormak ditu, eta izkinetan eta bao ertzetan harlanduak. Errotapean altuera handiko bi arku ditu, uztai desberdinekoak, eta han dute kokalekua errotaren bi gurpilek. Bi harri parerekin lan egiten du. Atxikitako beste espazio batean turtuki bat dauka eta hark hornitzen zuen indarrez beste elementu lagungarri batzuk martxan jartzeko zegoen uhal eta polea sistema bat.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren 2000ko urtarrilaren 25eko 14/2000 Dekretuaren bidez.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Eraikinaren barnealdea birgaitzea, makineria eta haren azpiegitura hidraulikoa zaharberritzea eta ingurunea balioztatzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2001eko Plana: 2.000.000 pta.
2003ko Plana: 86.600 €