Oinplano errektangularra eta bi isurialdeko estalkia dituen eraikina. Harri horma luzituak ditu, eta harlanduak izkinetako behealdeetan eta bao batzuetan. Bao guztiak zuzenak dira. Sarrerakoak kanpo aldetik maila batzuk ditu etxe barrura sartzeko. Etxearen zati interesgarriena barruan dago, zurezko egitura eta antzinako baserri giroa gorde baititu, sukaldeko harlauzekin, paretari erantsitako tximinia duen beheko suarekin, ohol zabaleko zoruarekin, etab.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkia zaharberritzea eta zurezko egitura sendotzea. Xilofagoen aurkako tratamendua.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1999ko Plana: 1.600.000 pta.
2008ko Plana: 10.000 €