gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 26, ostirala

 

select * from iglesias where id = '2'

TXUTXURRUMENDIKO GURUTZEBIDEA

Irudia

Hamabost gurutze ditu kalbarioak. San Joan Bataiatzailearen elizan hasten da eta Txutxurrumendiko hilerrian amaitzen da, kapera ondoan.
Gurutzeak kareharrizkoak dira. Zutoinak eta besoak prisma fomakoak dira eta muturrean bolak dituzte.
Beharbada 1899an berregin, eraberritu edo jarri ziren gurutzeak berak dira oraingoak, garai hartan egindako errepideak gurutzebide zaharraren zati batzuk hartu baitzituen. Ordurako zenbait gurutze kenduta zeuden, beste batzuk hautsita eta bakarren bat desagertua zen. Parrokiaren urte hartako Obren Kontuetan ageri denez, gurutzebidea berregiteko lanak Roberto Manzisidor harginak egin zituen zenbait peoiren laguntzarekin. Bertako Neskarri harrobitik eta Albizturko hrrobietatik ekarri zuten harria. Harginari eguneko 12 erreal ordaindu zizkioten eta 45 egunean aritu ziren lanean. Denetara 1.360 erreal kostatu zen gurutzebidea konpontzea.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Gurutzerik falta ez bazen ere, batzuk hautsita, beste batzuk beren lekutik aterata eta gehienak zerbait hondatuta zeuden.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1991eko Plana: 450.000 pta.


ABALTZISKETA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net