gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko martxoak 29, ostirala

 

select * from iglesias where id = '215'

AGARREKO GARAIXEA

Irudia

Daturik ez daukagunez ez dakigu noiz eraikia den gure herri arkitekturaren adierazle baliotsu hau. Hasiera batean behintzat, honek ez du hainbesteko garrantzirik, garai honek duen interesik handiena bere berezitasunean bait datza nagusiki, bera bait dugu Gipuzkoako lurraldean, zutik dagoen "garaixe" bakarra.
Eraikuntza bitxi honen lehenengo aipamen serioa, D. Telesforo de Aranzadik, 1930ean Bergaran ospatu zen Eusko Ikaskuntzaren V biltzarrean aurkextu zuen txosten batean agertzen da.
Urte horretan bertan, D. Jesus Larrea eta Rekaldek Eusko Foklorearen Urtekarian argitaratu zuten lan batean, Aranzadik emandako datuak hedatzeaz gain, argazki eta marrazki ederrez ornitu zituen.
30eko urte hauetan, garaia oso egoera txarrean zegoen, eta urteak pasa ahala egoera hori areagotuz joan zen, zutik irauteko aukerak ere arriskuan jarriz.
Egoera honen aurrean, bergarar talde batek, "Agarre Garaixearen Lagunak" deituiko elkartea osatu zuten, eta jestio ugari egin ondoren, 1983 urtean errestaurazio lanari ekin zitzaion, bertan, Iñaki de Miguel, artisau aditua, eta egur eraikuntzaren sekretuen ezagutzaile handiak, esku hartu zuelarik.
Egun, Agarre garaiak zutik dirau, inoiz baino irmoago, gure usadiozko arkitekturarekin bat datorren egitura, eta gure ondare etnografiko eta arkitektonikoaren ezagupenak sakontzeko balio handiko baliabide tekniko eta eraikuntzazkoak erakutsiz.
Agarre garaiari buruzko azterketa sakon eta konplexu bat argitaratu zen.
Oinplanoaren azalera 30 m2-koa duen eraikin txiki bat, den-dena zurean egina, bi isurkiko estalkiarekin.
Lurretik hareaharrizko lau euskarri piramide-enborkarak banantzen dute, hauek beren aldetik harrizko erredola banatan errematatuak daudela.
Zurezko pieza guztien mihiztadura ezinoebe gailentzen da.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Garaixea errestauratzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1985eko Plana: 9.700.000 pta.


BERGARA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net