Alde guztietatik libre dagoen eraikina, oinplano errektangularra eta bi isurkiko estaldura dituena. Bi oin eta estalki azpiko ganbara. Barruko egitura zurezkoa du. Fatxada nagusiak hiru arkuko ataria du eta erdialdean armarria. Inguruko ermita eta haren zelaiarekin multzo bat osatzen du.
XVI. mendean eraiki zen baserritik, zurezko egitura interesgarriaren zati batzuk daude oraindik. Fatxada nagusiko eraikina, bere ezkaratze eta armarri barrokoarekin, XVII. mendean erantsi zitzaion.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Orain duen zurezko egitura eta fatxaden antolaketa bereei eutsiko zaie.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1990eko Plana: 2.250.000 pta.