gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 25, osteguna

 

select * from iglesias where id = '226'

OZAETA

Irudia

Ozaetatarren leinua Gipuzkoako zaharrenetakoa eta garrantzitsuenetakoa da. Erdi aroan leinu horren sortetxea gaurko jauregia dagoen inguru horretan egon zen. Jauregia XVI. mendean eraikia da eta Euskal Herriko jauregi motaren eredu bikaina da. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak 1984ko uztailaren 17an hartutako erabakiaz Interes Nazionaleko Monumentu izendatu zuen.
Eraikin trinkoa da, oinplano errektangularrekoa eta lau solairukoa. Teilatua lau isurkikoa du. Hormak harlangaitzezkoak dira baina harlandua du etxe-ertzetan, leiho ertzetan, garitoietan, arkuduretan eta erlaizetan.
Denbora luzez hutsik egon zen arren nahiko egoera onean iraun du. Guarko jabeak jauregia birgaitzeko proiektu bat aurkeztu zuen beheko solairuetan ostatua jartzeko eta goikoa etxebizitzarako erabiltzeko. Proiektuak jauregiaren funtsezko ezaugarriak errespetatzen zituen, ez baitzuen aldaketarik egiten ez egituran ez solairuarteko komunikazioetan ezta fatxadetan ere.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren 2002ko uztailaren 16ko 180/2002 Dekretuaren bidez.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Barruko aldearen banaketa aldatzea eta erabilera berriak eskatzen dituen instalazioak sartzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1993ko Plana: 2.500.000 pta.
1994ko Plana: 2.200.000 pta.
1995eko Plana: 2.000.000 pta.


BERGARA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net