Eraikin honek bi zati ditu: dorre nagusia, bost solairukoa eta atxikitako eraikina beherago. Fatxada nagusian, arku zorrotzeko sarrera dauka, eta horren gainean hiru bao solairu bakoitzeko. Balkoi irtenak ditu bi solairu nagusietan, kareldunak laugarrenean eta leiho txiki batzuk azkeneko solairuan. Atxikitako eraikinak lorategira jotzen du. Garai batean fatxadaren zati bat galeriarekin estaltzen zuen, baina gaur egun desagertua dago galeria hori. Dorreak eta atxikitako eraikinak izkinetan gelak dauzka oraindik, pinakuluekin errematatuta.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, 1964ko urtarrilaren 17ko Ebazpenez.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Teilatu-hegala zaharberritzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1999ko Plana: 575.000 pta.