XVI. mendean eraikitako baserri interesgarri bat da, nahiz eta orain duen bolumena, bai azalerari bai altuerari dagokienez, geroago handitu izanari zor zaion. Eraikin handia da, harri hormaz egina, izkinetan eta bao ertzetan harlanduak dituena, eta bi isurialdeko teilatua. Barruan jatorrizko zurezko egituraren zati ederrak ditu oraindik, besteak beste XVI. mendeko habe luzeko dolarearena.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkia zaharberritzea eta zurezko egitura sendotzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1999ko Plana: 2.600.000 pta.