Oso baserri handia da, jatorrizko eraikinari zati berriak atxiki zaizkiolako. Harri hormak ditu, eta eraikin nagusiaren izkinetan eta bao ertzetan harlanduak. Bi isurialdeko teilatuak multzo osoa estaltzen du, zati atxikiak barne. Bi solairu eta ganbara ditu. Bebarrura sartzeko arku errebajatu handi bat dauka. Haren gainean, familiaren armarria.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Egitura eta estalkia sendotzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2002ko Plana: 12.500 €