gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 26, osteguna

 

select * from iglesias where id = '247'

SAN SEBASTIAN

Irudia

San Sebastiani eskainitako beste asko bezalaxe, Berrobiko hau ere bide ondoan egina da, usadio zaharrak dioenez bidari eta erromesen babeslea baita. Baseliza jatorriz antzinakoa izan arren 1728an berregina da.
Baseliza txiki bat da, oinplano errektangularra du eta absidea zortzialdekoa. Teilatua bi isurkikoa da eta galdurra fatxada nagusiaren perpendikularra du, burualdean miru-buztaneko faldoia duela.
Hormak harlangaitzezkoak dira eta estokatuta eta margotuta daude; aurreko aldean zertxobait irtenak dira eta hormaburuak kareharri landuzkoak dira. Sarrerako atea fatxada baino atzerago geratzen da eta atarte horretan harlauzazko zorua du. Fatxadak goian egurrezko bilbadura du eta tarteak estokatuta eta margotuta daude.
Barruan, oinean egurrezko korua dago eta buruan erretaula txiki bat, San Sebastianen taila duena.
Teilatuko zirrikituetatik sartutako uraren eta hezetasuna eraginez habe batek hutsegin zuen eta sapaizuna erori egin zen 1988an.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Baselizaren teilatu osoa berritzea, zurezko egiturarekin eta barruan zorua aldatzea eta arbelezko lauzak jartzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1991eko Plana: 800.000 pta.


BERROBI

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net