Atxikitako bi etxek, Lapatzak eta Galtzastegik, osatzen duten eraikina, oinplano errektangularra eta hiru isurialdeko estalkia dituena. Bi solairu eta ganbara ditu. Hormak harlangaitzezkoak dira eta izkinetan eta bao ertzetan harlanduak ditu. Fatxada nagusiak, mendebaldekoak, goi mailako diseinua du, oso ondo landua, eta gehienbat harlanduak ditu: beheko solairuaren erdian dintelarria duen atea, gainean balkoia, frontoi triangeluarrez errematatua, eta hareharrizko armarria gainean.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkia birgaitzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2001eko Plana: 2.000.000 pta.