gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 26, ostirala

 

select * from iglesias where id = '249'

ANDRE MARIAREN ZERURATZEA

Irudia

Nabe bakar eta zortzialdeko absidea dituen baseliza da. Hormak kareharrizko manposterizkoak dira, kanpoaldean estriboak dituela. Pilotaleku gisa erabiltzen den atari edo arkupe handi itxi batek erdi-puntuko arkuko ate nagusia estaltzen du. Sekzio kuadrangularra duen dorreak esferaerdiko ganga xumea du goikaldean.
Lehengo eliza baten gainean, hau da, eliza baten hondarren gainean (1430 urterako eliza hori bazela badakigu) handitze eta berreraikitze lanei lotu zitzaien XVII. mendearen hasieran.
Juanes de Ayerzak hasi zen hargintza lanak Francisco de Landa maisuak eginiko trazaren arabera, eta haren seme Santiagok akabera eman zien.
1628. urterako obrak ia ia bukaturik zeudela badirudi, urte horretako dokumentu batek "teilatu berriak eman zirela" eta "kanpaiak noiz igo ziren" aipatzen bait du. Diego de Urangak egin zuen estaldura eta dorrearen zur lana.
Hurrengo hamarkadan lan osagarriak eta barrukaldea egokitzekoak egin ziren; kapera eta sakristia pintatu, koruko arkua eraiki, arkupea egin, e.a.
Lazaro de Laincera eta Joaquin de Eizaguirre hargin maisuak obrak ikuskatu ondoren, Ignacio de Urdampilleta gangak eraikitze lanari lotu zitzaion 1715. urtean eta bukatu 1718an bukatu zuen.
Garai hartan erretaula nagusia egitea ere pentsatu zuten; hala ere, izandako finantzaketa arazoak zirela medio erretaula horren eraikuntza atzeratu egin zen; azkenik, 1780 eta 1784 urteen artean, Juan Elias de Inchaurandiagak diseinatu eta gauzatu zuen, Juan Bautista de Mendizabalek, eskulturgintzan, eta Josep de quintanak, margoketa eta estofaketa lanetan, parte hartu zutelarik.
1786. urtean alboko erretaulak diseinatzeagatik Juan Elias de Inchaurandiagak 132 erreal jaso bazuen ere, erretaula horiek ez ziren egin, seguru asko; izan ere, 1846ean bi albo-erretaula ekarri bait zituzten Tolosatik, "San Antonio Abade eta Santa Luziaren irudiak" zituztenak.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Teilatua zaharberritzea, zurajea sendotuz.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1988ko Plana: 700.000 pta.
2008ko Plana: 40.000 €
2009ko Plana: 170.000 €

BIDEGOIAN

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net