Eraikin hau XVI. mendean egina da eta, geroztik aldatu izan badute ere, jatorrizko tipologia eta elementu asko gorde ditu oraindaino: apareju gotikoz egindako kareharrizko hormak, arku ez oso zorrotzeko ate dobeladunak, haritzezko barne egitura, bere osotarako pilareekin eta XVI. mendeko habeko dolare baten zatiekin.
Jabeek baserriaren barrengo egitura eta banaketa hustu eta barrendik berria hormigoi armatuz egiteko asmoa azaldu zutenean, aipatutako jatorrizko elementu guztiak gorde eta aurreko bolumen antolaketa errespetatzea proposatu zitzaien, nahiz eta eusteko egitura berria egitea, ahal izanez gero zurezkoa, onartu.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Eraikinaren errestaurazio osoa jatorrizko elementuak mantenduz.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1997ko Plana: 2.000.000 pta.