gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 23, asteartea

 

select * from iglesias where id = '255'

ANDRE MARIAREN ZERURATZEA

Irudia

Eliza honi buruzko lehen datuak 1394 urteakokak dira, urte horretan idatzi bait ziren Debako Monreal hiriko lehen Arautegiak.
Lehen eliza honetatik, uste da lehenagotik egina zegoela, hiria 1343. urtean sortu zelako, arrastorik nabarmenen bezala geratzen dira portada nagusi gotikoa, kaperak eta klaustroaren trazadura.
Eliza gotiko zahar hark hiru nabe zituen eta erdikoa besteak baino garaiagoa zen. XVI. mendean haunditu eta aldatu zuten, burualdea luzatuz eta alboetako hormak gorago jaso, erdiko nabearen garaiera emateko.
XVI. mendean eliza birmoldaketa lan handiak hasi ziren 1554 urtea baino lehen Juan de Arostegik finkatu zuena jarraituz.
Urte haietan zutik kanpoko hormak bakarrik zeudela uste da, horregatik Juan Martinez de Arrona kontratatu zuten erdiko nabeko gangak egiteko eta hauek 1557 urterako bukatuta zeuden, itxura denez.
Miguel de Armendiak egin zuen gurutzadura 1575.ean hil baino lehen, urte honetan bere lehengusu Errezilgo Pedro de Mendiolak hartu zuen lanekin jarraitzeko ardura eta kapera nagusia 1580. Edo amaituta utzi zuen.
Klaustroa itxita zegoen, 1547 urtean Domingo de Gainza kontratatu bait zuten leihoen trazeriak egiteko.
Juan Martin de Olaetak amaitu zituen obrak 1629 urtean eta XVIII mendearen haseran korua eta sakristia egin ziren, azken hau Jose de Lizardik trazatua.
1770ko Abuztuaren 7an, Francisco de Ibero arkitektoak, sakristian gordetzen den sileri barroko interesgarriaren traza egin zuen berberak aztertu zuen hau, Mutrikuko Domingo de Laka eta Domingo de Pellon-ek burutua zutelarik lana.
1984ko Uztailaren 17ko Eusko Jaurlaritzaren Dekretu batek Monumentu Historiko Artistiko nazional izendatu zuen eliza hau.
Saloi-oinplano eliza, altuera berdineko hiru naberekin, eta zortzialdeko absidea nabe zentralean.
Bost albo-kapera daude, eta berorietan ikus daitezke arku zorrotzak, konopialak, hirugingilduak eta bestelako elementuak zentzu gotikodunekin.
Zortzi koloma zilindriko handiak, harroin eta kapitel klasikoekin, eusten diete gurutzeganga konplikatuei.
Nabearen alboetako batetik, gotiko berantiarreko estiloko klaustrora joaten da.
Sarrera nagusia, oparo apaindutako tinpano bat duen arku zorrotzeko bost arkiboltazko portada aberats bat iraganez egiten da. Portada hau, bere aldetik, zurezko egiturazko atari zabal batek babestua aurkitzen da.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren 1984ko uztailaren 17ko 265/1984 Dekretuaren bidez.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Teilatua zaharberritzea, sakristia erreabilitatzea eta bere sileria barroko interesgarria errestauratzea, klaustroa saneatzea, estruktura sendotzea eta harrizko elementuak zaharberritzea, barruko aldera egokitzea, portada nagusian polikromia berregitea, erreatauluak errestauratzea, alboko kaperak zaharberritzea eta nabe nagusian indusketa arkeologikoa egitea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1984ko Plana: 3.000.000 pta.
1985eko Plana: 3.800.000 pta.
1986ko Plana: 3.800.000 pta.
1987ko Plana: 2.500.000 pta.
1992ko Plana: 6.000.000 pta.
1993ko Plana: 47.000.000 pta.
1994ko Plana: 35.300.000 pta.
1995eko Plana: 15.000.000 pzta.
1996ko Plana: 10.000.000 pzta.
1997ko Plana: 10.000.000 pzta.
1998ko PLana: 15.000.000 pzta.
2003ko Plana: 75.000 €


DEBA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net