gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 20, larunbata

 

select * from iglesias where id = '256'

ITZIARKO AMA

Irudia

Itziar herriaren muina 1294ean finkatzen da. Litekeena da urte horretan eliza bat izatea eta baliteke horren lekuko izatea Itziarko Andra Mariren taila interesgarria, XIII mendean koka daitekeena.
Egungo tenpluan bata bestearen gainean egindako bi eraikuntza bereiz litezke. Azpikoa, gaur egun estalita dauden arku zorrotz bakun edo erdibitutakodun leihoekin, XIV mendeko eraikuntza batena izan liteke. Eliza gotiko honen gainean XVI mendean beste bat egin zen, luzeagoa eta hormak sendotuak, nabea gurutzaduradun gangekin estali ziren aldi berean. Uste da lanak XVI mendearen erdialdera amaitu zirela, Andres de Araoz, erretabloaren egilea 1563 urtean hil bait zen.
1718 Abenduaren 23an, tximista batek dorrea ia erabat txikitu, kiskaldu zuen, kanpaiak ere urtu zituelarik. Handik hamar urtetara beste tximista batek lurreratu egin zuen. Uste dugu txikituta geratu zena kanpandorrea edo goikaldea izan zela, Altzo Muñoko elizari buruzko dokumentuen arauera, kanpandorreak zurezkoak izaten bait ziren. Honela uler daitezke XVIII mendean dorreen goikaldeak sendotzeko egin ziren ahaleginak. Gertakari hauen ondorioz erabaki ote zen dorreen azken gorputza harrizkoa egitea?
1722tik 1723a bitartean portada berria eta koru bajua egin ziren.
Zorua, harrizkoa, 1751 urtean tarimaz estali zen.
Egungo ganbaratxoa eta sakristia, absidezko hormari erantsiak, 1783 urtean egin ziren.
Arkupea 1895 urtean egin zen, ateondotarako sakristia zaharra egokituz.
Hiru ataleko nabe bakarreko eliza, ezaugarri desberdinetako lau koloma-erditan irozotzen diren gurutze-gangez estalita: zilindrikoak hastialean, oktogonalak, kapitelekin, bigarren atalaren azkenean eta kapitel sinpleekiko kolomatxo-balak lehen atalaren azkenean.
Nabaritu egiten da kanpoko murruen soiltasuna izan ere ez daukate eta, takaturiko lehiate gotikoez aparte, bi idibegi besterik kanporako irekidura bezala, bi ateez gainera.
Aldare nagusian Itziarko Amaren irudia duen erretaula bikaina dago, ustez Andres Araoz eskultoreak XVI. mendean egina. Mª Asunción Arrazolak, bere "Renacimiento en Gipuzkoa" liburuan agertzen duen hipotesian, bi konposizio eta estilo ezberdin ikusten ditu erretaula honetan. Lehenbizikoak gotikoaren eragina eta ezaugarriak izango lituzke eta XVI. mendearen hasierako izango litzateke; bigarrena, berriz, berariaz errenazentista izango litzateke, Andres Araozen zantzua izango luke eta mendearen erdi aldeko izango genuke.
Erretaula hura ez zaigu osorik iritsi, izan ere zati bat kendu zitzaion 1783an, Itziarko Amaren kamarina egiterakoan, eta 1893an izandako sute batean beste puska bat erre zitzaion. 1899an zaharberritu zuten Luis Aladren arkitektoaren proiektuari jarraituz (Donostiako Kasinoa, gaur egun udaletxea dena, egin zuen arkitektoa); ondorioz, dekorazioaren zati bat ez da jatorrizkoa eta, gainera, zati batzuetan urreztapena eta polikromia galdu zituen.
Erretaula handi bat da, lau gorputz gehi sabaikoa dituena eta goitik beherako bost kale. Behean, predela Andre Mariaren bizitzako eszenez apainduta dago, eta goiko lau gorputzak Jesukristoren bizitzakoekin. Sabaikoa errematatzeko, Kalbarioa.
Eliza buruko hormak garbitzeko lanetan, erretaula inguratzen duen pintura bat agerian geratu zen, hiru dimentsiotako kasetoiz eta atzealde zurian diamante punta gorri eta beltzez osatua, XVI. mendekoa.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren 2000ko urtarrilaren 25eko 14/2000 Dekretuaren bidez.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Tenpluaren estalkien berritze orokorra, barneko paramentu bertikalak eta gangak garbitzea eta pintatzea eta erretaula nagusia zaharberritzea. Elizaren burualdeko horma-pinturak eta zenbait elementu higigarri zaharberritzea: Andre Maria, gelatxoa, koadroak, tailuak, etab.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1983ko Plana: 500.000 pta.
1985eko Plana: 3.000.000 pta.
1987ko Plana: 4.500.000 pta.
1994ko Plana: 500.000 pta.
2000ko Plana: 13.000.000 pta.
2001eko Plana: 17.380.000 pta.


DEBA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net