XVI: mendeko lehen erdiko baserri tipikoa da, eraikuntza elementu batzuen ezaugarriek argi eta garbi aditzera ematen dutenez: dobeladun bi ate, puntu erdiko arkua duena bata, aurreko horman, eta arku zorrotzekoa bestea, atzekoan; teilatupeko solairuan egurrezko egitura egoera onean, gailur bikoitza, jabaloi bikoitzak eta mihiztadura okerrak dituela, baita habeko dolare baten zatiak ere, e.a.
Tamalez, orain urte batzuk lehengo pieza bakarreko zutabeak moztu eta behe solairuan hormigoi armatuzko pilareak egin zituzten.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkia zaharberritzea haritzezko zurajea osorik gordez.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1998ko Plana: 1.500.000 pta.
2007ko Plana: 12.000 €