Dirudienez jatorriz XV. mendekoa da baina gaur ezagutzen dugun itxura, nagusiki, barroko aroan egindako berreraiketaren emaitza da. Estilo horretakoak ziren, baita ere, barruan zituen elementu higigarri eta erdi higigarri gehienak, orain kendu berriak jauregia oso-osorik birgaitu ahal izateko.
Jauregia hutsik zegoen aspaldi honetan eta, horregatik, hondatu xamartua zegoen. Gestio luze eta askoren ondorioz, Debako Udala jabetu da jauregiaz, kultur ihardueretarako erabiltzeko asmoz.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren 2001ko uztailaren 30eko 158/2001 Dekretuaren bidez.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Zaharberritzeko proiektua idaztea, azterketa geoteknikoak egitea, elementu higigarriak desmuntatzea, eskorak eta apeoak ezarri eta estalkia eta kanpoko hormak sendotzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1993ko Plana: 9.000.000 pta.
1994ko Plana: 3.000.000 pta.
1997ko Plana: 9.700.000 pta.
2004ko Plana: 60.000 €