Oinplano karratua eta bi isurialdeko teilatua dituen eraikina. Hormak harlangaitzezkoak dira eta beheko solairuko izkinetan, ateen ertzetan eta gezileihoetan harlanduak nabarmentzen dira. Beste fatxadak egurrezko bilbadura estaliaz itxita daude, atzekoa izan ezik, bilbadura agerian baitago. Badauka atxikitako eraikin bat ere, eta atzealdean mandio zubia dauka. Barnealdean zurezko egitura interesgarria dauka, eta horretan esku hartu zen 2001eko lanetan.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkia birgaitzea, egitura sendotzea eta zurezko egitura xilofagoen aurka tratatzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1999ko Plana: 1.800.000 pta.
2001eko Plana: 700.000 pta.