Eraikin hau, oinplanoan laukizuzena, Debako Erdi Aroko hirigunearen eta trenbidearen artean dago. Alde nagusian, ekialdekoan, 13 baoko arkupe bat dauka; aipagarria da erdikoa, frontoian herriko armarria eta "1910" urtea idatzita dituena. Mendebaldea eta hegoaldea horma banaz itxita daude, eta iparraldekoa zati batean irekita eta beste urte bat idatzita duela, "1857". Estalkia bertan ibiltzeko modukoa da, hormigoiz eta metalezko habez egina.
Eraikin hau Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Orokorrean sartuta dago. 1995eko martxoaren 10eko Eusko Jaurlaritzaren Ebazpena.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Erabat birgaitzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2001eko Plana: 7.500.000 pta.
2009ko Plana: 12.000 €
2010eko Plana: 16.500 €