gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko martxoak 28, osteguna

 

select * from iglesias where id = '267'

BUEN PASTOR

Irudia

Gaur egun eliza aurkitzen den lekuko terrenoak ematea (garai hartan lur hauek urpean zeuden), 1887ko Abuztuaren 25ean sinatu zen.
Urte bereko Abenduaren 10ean proiektu-konkurtsorako oinarriak onartu ziren. Aurkeztu ziren lauen artean, Manuel Echave arkitektu probintzialarena aukeratu zen. Hau Antonio Cortazarren suhia zen, Donostiako Hedatzearen Planoaren egilea.
Lehen harria ezartzeko aktu ofiziala, Espainiako erregeren familia bertan zela, 1888ko Irailaren 29an ospatu zen.
Zutabeak ezartzen 1889ko Apirilean hasi ondoren, proiektuan zenbait aldaketa egitea erabaki zen.
Obrak, konkurtso-subasta baten bitartez Benito Olasagastiren esku geratu ziren, hau Antiguoko elizaren lanak amaitzear zegoenean. Hau hil ondoren, 1896ean, bere anaiek hartu zuten lanak amaitzeko kargua.
Nahiz dorrea amaitu gabe egon, 1897ko Uztailaren 30ean inauguratu zen, oraingoan ere Espainiako erregeren familia bertan zela.
Dorrea 1899an amaitu zuten Ramon Cortazar arkitektuaren zuzendaritzapean. Hau Hedatzearen Planoaren egilearen semea zen.
1909 urtean Churruca arkitektoak aurrekaldeko handitze lanak burutu zituen eta 1929an absidearen atzekaldeko sapaia.
Kapelaren dekorazioa, apaindurak, orratzak, etabarren lana Julio Gargallok egin zituen, aldamenetako aldareen taila lanak bezalaxe.
Hargin laneako Igeldoko harrobiko hareharria erabili zen; gangetarako, Burgos Ociotik ekarritako tufarria eta tenpluaren teilatuetarako, Frantziako Angers herriko tupa edo arbel harria.
Estilo neogotikoaren adibiderik interesgarrienetakoa bat dugu.
Sarrera nagustik abiatuz, hiru nabeko parte bat du lehenik eta gero bosteko bihurtzen da presbiteriotik hurbilen dagoen zonan, erdiko nabea besteak baino zabal eta altuagoa duela.
Gangak, gurutzezkoak izaki, fuste zilindrikozko kolometan deskargatzen dira.
Murruak hareharri landuz eginak dira, kanpotik kontrahormekin.
Bere dorre biziki altua, berriz, sarrera nagusiari bide ematen dion atariaren gainean aurkitzen da. Kokapen zentratua hartzen du eta bere bertikaltasuna ongi sendotua gertatzen da, edifizioak bere desnibela salbatzeko eskalinata batez baliatzen den zokalo bat du eta.
Ez dira falta ezta arbotanteak, pinakuluak, leihate ojibalak, eta gotikoaren gainerako elementu bereizgarriak ere.
Elizan organo bikain bat dago, Europako handienetako bat, bere eskuko bost teklatu, pedaleria eta 125 soinu jokoekin. Antzinakoa ez izan arren, estetika neoklasikoko organoen erakusgai bihurtzen ari da. Azpeitiko OESA enpresak eraiki zuen 1953an.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Egiturako elementuen sendatzea, fatxadan erortzeko arrisku handian zeuden harrizko piezen konpontzea edo errestauratzea, estalkiak birgaitzea eta organoa zaharberritzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1983ko Plana: 2.000.000 pta.
1986ko Plana: 10.000.000 pta.
1989ko Plana: 10.600.000 pta.
1991eko Plana: 4.000.000 pta.
2001eko Plana: 10.000.000 pta.
2002ko Plana: 50.000 €
2003ko Plana: 100.000 €


DONOSTIA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net