XX mendearen hasieran, eta Gipuzkokan XIX mendearen bigarren zatian hasi zen industriaren garapen prozesuaren ondorioz, Donostiako kanpokaldean sortu zen, orduan Añorga nekazal auzoa zegoen lekuan, "La Esperanza" deiturikok Portland Zementu Fabrika. Ondoren, "Cementos Rezola" deitu zitzaion lantegi honi.
Lantegi honen inguruan, Añorga auzoa haziz joan zen, bere eliza eraikitzeko premia sortu zitzaion arte.
Añorgako Karmengo Amabirjinaren eliza 1917 urtean eraiki zen eta parrokia izatera 1942 urtean iritsi zen.
Portikoaren fatxadan dagoen inskripzio batek dio, Roncalli kardenalak, gero Juan XXIII izenarekin Aita Santua izan zenak eliza hau bisitatu zuela 1954ko Uztailaren 15ean.
Oinplano angeluzuzen eta nabe bakarreko tenpluka, sabai laua eta burualde zuzeneko estalkiarekin eta nabearen erdiparean bi albo-kapera dituela, non Julio Beobideren bi irudi gurtzen bait dira: Kristo Gurutzatuarena bata eta Ama Birjina Haurrarekin bestea.
Aldearen aurrekaldea tamaina handiko koadro modernoekin dekoratua dago.
Fatxada nagusia, eliz ataria eratzen duen behe-gorputz batez, taulamendu eta frontoiarekiko hutsune zentral dinteldunaz eta honen alde banatara aurkitzen diren erdi-puntuko arkuzko albo-baoz osatua dago. Eta horren gainean elizaren eraikina altxatzen da, posizio zentratuan kokaturiko sekzio lauangeluar eta lau isurkiko teilatuaz estalitako dorre eratxeki batekin.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkia berritzea eta barneko paramentuak pintatzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1984ko Plana: 1.000.000 pta.