gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko azaroak 24, igandea

 

select * from iglesias where id = '270'

ZORROAGA

Irudia

XX mendearen hasieran eraiki zen antzinako Zorroaga baserriaren lurretan, Victoria Erreginaren Asiloa, aitona-amona eta haurrei babesa ematera bideratuz.
Babesetxea, pabeloi batzu eta eliza batez osatua, Lucas Alday eta Domingo Aguirrebengoa arkitektuen proiektuaren arauera eraiki zen, lanen zuzendaritzaz ere berak arduratu zirelarik.
1910 Azaroaren 25ean, eraikinak San Vicenteko parrokoa zen Jose Sotero Echeverria Jaunak bedeinkatu zituen eta lehen meza ere egun berean eman zuen eliza berrian.
Hurrengo egunean, Donostiako alkatea zen Marino Tabuyo jaunak bando bitartez ezagutarazi zuen Victoria Erreginaren Babesetxearen inaugurazioa, hau 1910 urteko Azaroaren 27an ospatu zelarik.
Oinplano angeluzuzen eta nabe bakarreko tenplu neogotikoa, ageriko zurezko egiturarekin estalita, zertxa oso airosoekin eta sabaiaren dornadura pinutean duela.
Absidea, angeluzuzena, erdipuntuko garaipen-arku batez azpatua eta gagna esferiko batekin estalia dago.
Koru handi bat oinaldean, nabearen luzera osoan bi albo besotan luzatuz. Eta horien euskarri bezala, hareharrizko pilare prismatikotan irozotzen diren arku zorrotzekiko arkupeantzeko bat.
Beste eraikinekin komunikatzeko galeriamultzo batek inguratzen du eliza.
Sarrera nagusia elizaren oinaldean kokatzen da, atari batek babestuta, eta honen gainean, erdiparean, oinplano lauangelurreko dorrea altxatzen da.
Kontaezinezko pinakuluek ornatzen dituzte eraikinaren estalkiak.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkiaren zurezko egituraren konpontzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1983ko Plana: 1.000.000 pta.


DONOSTIA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net