Lehen udaletxea zen eta gaur udal liburutegirako erabiltzen den etxea, arkitektura neoklasikoan taiututa Gipuzkoan den eraikin nabarmendu edo garrantzitsu bakarretakoa da. Silvestre Pérez arkitektoaren proiektuari jarraituta egindako eraikin errektangularra da, lau fatxadak libre ditu eta Konstituzio enparantzaren alde bat izten du.
Konstituzio enparantza inguratzen duten gainerako etxeetako fatxadak zaharberritzeko lanak amaitzear zudenean oso nabari geratu zen monumentu honen teilatua eta fatxadak konpondu eta txukundu beharra zegoela, etxeak duen balioa nabarmentzearren eta ingurukoen ondoan itxura txarra egin ez zezan.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estaldura eta fatxadak zaharberritzea. Mandaseko Dukearen aretoko sabaiaren zaharberrikuntza. "Encyclopédie ou Dictionnaire Raisonné, des Arts et des Métiers" zaharberritzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1993ko Plana: 9.000.000 pta.
1994ko Plana: 5.000.000 pta.
2008ko Plana: 31.000 €
2009ko Plana: 5.750,50 €