Familia bakarreko baserri ertaina, oinplano errektangularra eta bi isurialdeko teilatua dituena, eta bi solairuk eta ganbarak osatzen dutena. Itxitura hormak harlangaitzezkoak dira, entokatuak eta zurituak, kantoietan eta zenbait baoren ertzetan harlanduak dituztela. Fatxada nagusiaren goiko zatia agerian dagoen zurezko bilbaduraz ixten da. Fatxadaren eskuinaldean arkupe txiki bat dauka, hareharrizko harlanduekin eginiko oin karratuko bi zutabe motzekin. Orain itxita dago arkupe hori. Haize-babesak, kontrako izkinan dagoenak, harlanduak ditu. Barnealdean, jatorrizko zurezko egitura dauka oraindik.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkia birgaitzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2000ko Plana: 700.000 pta.