Azken urteotan hiriak hartu duen hedaduragatik eta inguruko topografia maikartsua delako baserri honen kokalekua gaurregun nahiko iristen zaila da, baina oso antzinatik eta orain urte gutxi arte Arrate auzotik santutegira zihoan bidea zuen ondo-ondoan.
Eraikin errektangularra eta bi isurkiko teilatukoa da. Barruko egitura haritzezkoa du eta kanpoko hormak, harlnagitzezkoak, entokatuta eta margotuta. Oso antzinako aztarnak ditu agerian esate baterako puntu erdiko arkua egiten duten dobelazko bi ateak, batek giltzarrian gurutzea tailatua duela. Horien arabera, baserria jatorriz XVI. mendekoa dela esan liteke.
Fatxada nagusian geroako egindako beste bi ate ditu, bat dobela txikiz egina eta puntu erdiko arkua egiten duena eta beste dintelarrina 1806. urtean inskripzioa duena eta gaurregun etxebizitzara sartzeko erabiltzen dena. Badirudi beraz, garai hartakoak direla jatorrizko baserria haunditzeko eta aldatzeko egin ziren obra nagusiak.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estaldura konpontzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1993ko Plana: 300.000 pta.