XVII. mendeko ohiko baserria da, eta ia bere osotasunean gordetzen du egurrezko barne egitura, eraikin osoan zehar pieza bakarreko zutabeak ageri direlarik. Kanpoko hormetan egurrezko bilbadurak agerian ditu. Portada dobeladuna du, erdi puntuko arkuarekin.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Teilatua berritzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1997ko Plana: 750.000 pta.