gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 26, ostirala

 

select * from iglesias where id = '307'

ANDRE MARIAREN ZERURATZEA

Irudia

Agiri zaharretatik dakigu XIV. menderako bazela Santa Mariaren eliza bat. Dena dela, gaur ezagutzen dugun eliza, dituen ezaugarriengatik, XVI. mendean eraikia izango da, segur asko eliza gotiko zahar baten kondarren gainean.
Lehen garai hartakoa alabastrozko hilobi bat du, "Ochoa Donor -d- Olaegui" izenekoaren irudi etzana duena. XVI. mendekoak ditu, berriz, marmol zuriz egindako beste hilobi bat, Ibarra inkisidorearena, Santiagoaren kaperako erretaula eta sakristian zegoen triptiko flamenko bat.
Eliza barruko paramentuak hezetasunez betak, zartatuak eta pitzatuak zeudenez, konpontzeko premia haundia zuten.
Erretaula nagusia XVI. mendean egindako estilo erromanistako obra interesgarri bat da. Hiru gorputz ditu, bakoitzaren erdian nitxoa eta ezker-eskuin irudi tailatu bana dituela. Erdiko gorputzean sagrarioa eta San Andresen eta Done Jakue txikiaren irudiak daude. Ezker-eskuinetako gorputzak Igokundeari eta Kalbarioari eskainita daude, eta horiek osatuz San Joan Bataiatzailearen, San Pedroren eta San Pabloren irudiak daude. Bolizko Kristo barroko batek, ustez Montañesen eskolakoak, osatzen du multzoa.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Teilatua zeharo berritu da, hondatuta zeuden egurrezko piezak konponduz edo aldatuz.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1994ko Plana: 17.000.000 pta.
1995eko Plana: 3.500.000 pta.
1997ko Plana: 5.000.000 pta.
2000ko Plana: 8.000.000 pta.
2001eko Plana: 3.200.000 pta.


ELGETA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net