Etxe handi bat da, laukizuzen formako oinplanoa duena, lau isurialdeko teilatuarekin. Terrenoaren maldari egokiturik eraikita dago eta, horregatik, alde batean bi solairu gehi ganbara dauzka eta beste aldean solairu bakarra. Harri hormak ditu, eta harlanduak izkinetan eta bao ertz batzuetan. Baoak modu irregularrean banatuta daude, horietako asko aspaldi ez dela ireki zaizkiolako, barne espazioaren banaketa berrietara egokitzearren.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkia zaharberritzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2000ko Plana: 1.200.000 pta.