Elgoibarren XIII. mendean bazen San Bartolome izeneko eliza bat. Orube horren gainean XV. mendean San Bartolome de Olaso eliza gotikoa eraikiz en. Gaur egun, portada nagusia besterik ez da gelditzen, eta hilerrirako atari edo zimiterio funtzioa du. Hirigunetik urruti zegoela kontuan hartuta, besteak beste, XVII. mendean azkenean San Bartolome de Kalegoen eliza berria gaur egun kokatuta dagoen lekuan eraikitzea erabaki zen.
Mª Isabel Astiazarain Achabalek, La iglesia parroquial de San Bartolomé de Elgoibar, Elgoibar 1985 izeneko bere ikerketa historiko-artitektonikoan, agiri ugari eskainiz, eliza barroko paradigmatiko horren eraikuntza prozesuari buruzko informazio zehatza ematen digu.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkiak zaharberritzea, gangak sendotzea, dorrearen eta fatxada guztiak zaharberritzea, barruko egokitzapen lanak egitea eta erretaula nagusia eta gutzaduraren margoak zaharberritzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1997ko Plana: 8.000.000 pta.
1998ko Plana: 12.000.000 pta.
2007ko Plana: 175.000 €
2008ko Plana: 14.000 €