Itsasertzeko antzinako bide baten ertzean kokatua, tenplu txiki hau, apala itxuraz eta neurriz, baina bere tradizioengatik inportantea, noiz eraiki zuten ez da ezagutzen.
Liburu eta dokumentuetan berari buruzko aipamenik bezala geratzen zaizkigu inguruetako lehen parrokia bezala jotzen duen antzinako tradizioa eta oriandik gordetzen dituen arrasto arkitektonikoak.
Sarrerako portadako hareharrizko dobeladun arku zorrotzak XV mendkoa deia adierazten du.
Erretabloa errenazimendukoa eta San Kristobalen taila interesgarria, biak baino handikoak dira herri-artearen adierazpen itxurazkoak bezala eta XVI mendearen lehen zatian kokatzen dute.
Geroztik, ermitak denboraren iragana nozitu du San Kristobali herritarrek dioten debozioari esker. San Kristobal egunean, Uztailaren 10ean, eskualdeko baserrietatik, oinezkoen zaindaria duten Santuaren lehian etorritako nekazariek meza sainduan parte hartzen dute.
Beste egun adierazgarri batean, ekainaren 11ean, Aizarnazabalgo biztanleek errogatibak egiten dituzte, ermitaraino prozesioan joanaz. Ermitako zelaian erromeriak antolatzen dira.
Ermitaren zaintzaileak jakinarazi digunez, kanpaia egunean hiru aldiz jotzen da, Angelusaren orduekin batera, herritarren eskariz.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Teilatuaren zurezko egituraren konpontzea, berorren erreteila eta barrunbearen ondorengo apailamendua besarkatzen dituzte, koruko zurezko zenbait elementuren konpontzea eta erretablo errestauratzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1986ko Plana: 5.000.000 pta.