Oinplano latindarreko eliza, nabe bakarra eta zortzialdeko absidea dituena. Elizaren oinaldean eta erdiparean dorrea du, arkupearen simetri-aratz egiten duena; bai dorreak, bai arkupeak, silarrizko hormak dituzte kanpoaldean. Estalduraren egitura zurezkoa da.
Hilerriko kapera da Eskoriatzako antzineko elizaren ondorengoa; haren aztarnak ia ezin ezagutu modukoak dira, hain dira handiak historian zehar egin dizkioten eraberritzeak.
Leku gehiago eta bide erosoago edukiko zituen eliza berri bat eraiki nahirik, Eskoriatzako agintari zibil eta eklesiastikoak horretarako ezinbestekoak ziren baimenak eta behar adinako dirua eskuratzeko gestioak egiten hasi ziren XVII. mendearen erdialdean.
Calahorrako Apezpikuak eliza eraikitzeko baimena eman zuen 1758an eta "eliza berri horri hasera emateko" 3.000 peso bidali zituela jakin arazi zuen Juan de Urtaza jaunak, Eskoriatzako emea eta Mexikon bizi zenak.
Martin de Carrera, garai hartan Arrasateko Udaletxearen obretako zuzendari egiten zuen arkitektuak egin zuen traza.
Loiolako Santutegiko arkitektua izan zen Francisco de Iberok ere aholkularitza lanetan hartu zuen parte 1759. urtean, terreno egokienak aukeratzeko, Carreran diseinua aztertzeko eta baldintzak eta hargintza lanen kontrataziorako prezioak ezartzeko.
Martin de Carrerak zuzendaritzan eta Tomas de Juaristi, Miguel de Eguia, Joseph de Echaniz, Tomas de Izaguirre eta Andres Zabalza harginek (azken bi horiek Eskoriatzako biztanleak ziren) parte hartu zutela, laneei 1759ko Maiatzaren lehenean hasera eman zitzaien eta 1769an bukatu zen dorrea.Gatzaga, Bolibar eta Alabitako harrobietako harria erabili zen.
Juan de Urtazar gain Jose Antonio de Zalbidegoitiak eta Domingo de Viciolak ere SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA handiak eman zituzten.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estaldura konpontzea eta termitaren kontrako trataera berezi bat egin, baita eraikinaren buelta osoan oztopo toxikoak jarri ere.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1990eko Plana: 26.000.000 pta.