gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 29, astelehena

 

select * from iglesias where id = '344'

MARINGO SANTA MARIA MAGDALENA

Irudia

Leintz bailarako gainerako elizateekin gertatzen den bezala, eliza hau XVI. mendean Erdi Aroko eliza txikiago baten hondarren gainean egindako berreraikuntzaren ondorioa da.
XVIII. mendean aldakuntza handiak jasan zituen eta garai hartakokak dira sarrerako portada eta erretaula nagusia.
Burualdeko horman, kanpoaldean, burdin forjatuzko bi zirgilo, 8 eta 10 zm-ko barne diametroa dutenak, eta 4,70 metroko altueran kokatuak ageri dira, eta Gipuzkoan ezagutzen den uztaidun pikota bakarra osatzen dute. Josetxo Zufiaurre Goyak aipatutako ezaugarriekin Cruces, cruceros, picotas y santutxos de Gipuzkoa izeneko liburu-katalogoan sartu eta argitalpen horren bidez Maringo pikotari buruzko herri elezahar baten berri ematen digu, auzoko zahar baten ahotik entzunda, eta haren arabera "[...] konte zaharrak, bertako jauntxoak, bere armada zeukan eta delituren bat egitea zuena hiltzea erabakiz gero, bi uztai horietatik zintzilikatu eta bizirik erretzen zen". Horregatik zeuden seguraski "hain gorri eta belztuta hormaren oinarriko harriak".
Santa Maria Magdalena eliza laurogeita harmargarren hamarkadako lehenengo urteetan itxia izan zen gurtzarako, estalkia erdi eroria eonda alde batean eraisteko arriskuka baitzegoen.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkiak zaharberritzea eta barrukoaldera txukuntzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1995eko Plana: 6.000.000 pta.
1996ko Plana: 6.000.000 pta.


ESKORIATZA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net