XVI. mendean egurra zen baserriak eraikitzeko erabiltzen zen elementu nagusia eta ia bakarra. Baserri hauxe dugu, Igartubeitirekin batera, eraikitzeko modu horren adibiderik ederrenetakoa.
Osa ondo gordeta ditu egituraren jatorrizko elementu gehienak: habe luzeko tolarea, etxearen egituran zeharo itsatsitakoa, zoruko dornadurak, gelak bereizteko manparak, esailerak eta fatxadako itxituraren zatiak, den-denak egurrez eginak.
Baserriaren atzeko aldean ogi labea du, fatxadari itsatsita dagoen eta bi isurkiko teilatua duen txabola batean, baina berria da.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estaldura konpontzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1994ko Plana: 1.000.000 pta.